Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Capppellettiak
Irinarekin eta arto semolarekin sumendi bat egin eta erdian arrautzak, olioa eta gatza jarri. Eskuekin landu ore bat egin arte eta hozkailuan egoten utzi. Orea prest dagoenean, arto-semola pixka bat hartuta lantzen asiko gara. Pasta luzatu eta karratutan zatitu, erdian betegarria jarri eta itxi. Pasta egosteko, urez beteriko kazola batean sartu gatz puntua jarrita. 2-3 minutuz egosi.
Betegarria
Tipulina eta azenarioa brunoise erara zatitu eta oliotan sueztitu, haragi txikitua gehitu eta 5 minutuz egosi. Beste ontzi batean gurina urtutzen jarriko dugu, irina gehitu eta 5 minutuz egiten utzi, esnea pixkanaka gehitu eta 10 minutuz egosi ondoren haragiaren nahasketa sartu, irakin bat eman eta hozten jarri.
Tomate eta parmesano saltsa
Tipula eta baratxuria erregosi eta tomate zuritua gehitu, 20 minutuz egosi, birrindu eta irabiatu.
Bukaera
Cappellettiak egosi ondoren tomatea dagoen zartaginera bota, parmesano birrindua gehitu eta buelta batzuk eman. Albaka orriekin eta parmesano birrinduarekin apainduko dugu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa