Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Lapiko batean olioa jarri, eta barazki xehatuak erregosi; bitartean, tomateak birrindu, eta, behin erregosi ondoren, barazkiei gehitu, eta egiten utzi. Tomatea ondo kozinatuta dagoenean, arroza gehitu, pixka bat erregosi, eta txerri salda irakinez bustitzen hasi. Sutan irakiten utzi, baina ez asko gogortu arte, eta, hamar minutu pasatzean, onddodun muturren paketea gehitu. Beste 10 minutuz irakiten utzi, eta salda gehitu, behar beste. 5 minutuz pausatzen utzi. Zartagin itsasgaitz batean, txerri-belarriaren goiko aldea jarri, gainean pisua duela, su ertainean, eta kurruskari geratu arte utzi. Arroza plater batean zerbitzatu, eta belarriekin apaindu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa