Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bulgur tabulea
Ura irakiten jarri bulgurra egosteko. 7 minutuz egosten utzi, eta minutu batez estalita, pausatzen.
Tartarra
Tomatea zuritu, eta pipitak kendu; karratutxotan zatitu. Ahuakatea zuritu, eta karratutxotan zatitu. Gatza, limaren azal birrindua eta zukua bota, eta geroko gorde.
Ziape eta jogurt ozpin-olioa
Ontzi biribil, altu eta estu bat hartu. Oinarrian limaren azal birrindua eta zukua, ziapea, jogurta, gatza eta baratxuria jarri. Birringailuarekin txikitu, eta olioa bota pixkanaka-pixkanaka, ozpin-olioa loditu arte.
Bukaera
Metalezko zilindro batean, bulgur tabulea jarri; gainean, tomate tartarra, eta, ondoren, ahuakate tartarra. Eskukada bat errukula hartu, olio eta gatz pixka bat bota, eta gainean jarri. Ogi kurruskari zati bat jarri ondoan, eta, zilindroaren inguruan, koilarakada bat ziape eta jogurt ozpin-olio.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa