Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bakailao betegarria
Zartagin batean, oliba olio pixka bat jarri, eta tipulina eta piper berdeak gorritzen jarri. Egin ondoren, bakailaoa papurtua sartu, eta irakinaldi motz bat eman. Beste lapiko batean, gurina urtzen jarri, eta irina bota; 5 minutuz irin hori kozinatu, esnea bota, beste 5 minutuz egiten eduki, eta bakailao eta piper nahasketa sartu. Ondo nahasi dena, gatza eta perrexila bota, eta hotzean gorde.
Gernikako piper beteak
Piperrak oliotan frijitu, eta txortena kendu. Bakailao betegarria gozogintzako mahukan sartu, eta piperrak bete; geroko gorde.
Kokotxak pil-pilean
Olioa berotzen jarri, eta baratxuri alea txikitu eta gehitu, eta, olioa berotzean, kokotxak sartu, eta sua itzali. Gelatina askatzen duenean, pixkanaka mugitzen hasi, olioak eta kokotxaren gelatinak bat egin arte. Perrexil txikitua gehitu.
Arroz odolkia
Odolkia fin-fin xerratu, eta zartaginean gorritu.
Bukaera
Piperrak berotu, eta platerean jarri; kokotxak piperren ondoan ipini, baita odolki xerrak ere; pil-pil saltsa gainetik bota, baita perrexil pixka bat ere.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa