Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Txipiroi kroketa beltzak saltsa tartariarrarekin
Osagaiak
  • 2 pertsonarentzat:
  • Ogi beltza:
  • -Gari irina, 450 g
  • - Ura, 225 g
  • - Oliba olioa, 35 g
  • - Txipiroi tinta, koilarakada bat
  • - Gatza
  • Txipiroi bexamela:
  • - Esnea, 450 g
  • - Esne-gaina, 50 g
  • - Tipula txiki bat
  • - Baratxuri-ale bat
  • - Txipiroi garbiak, 200 g
  • - Gurina, 35 g
  • - Gari irina, 55 g
  • Saltsa tartariarra:
  • - Arrautza bat
  • - Ekilore olioa
  • - Limoi erdiren zukua
  • - Belar ziapea, koilarakada bat
  • - Kaparrrak
  • - Luzokerrak, ozpinetan
  • - Perrexil kizkurra
  • - Oliba beltzak
  • - Gatza
Prestaketa

Ogi beltza

Osagai guztiak ontzi batean elkartu, eta eskuekin landu. Masa egin ondoren, labeko bi paperen artean jarri, arrabolarekin luzatu, eta fina utzi; labean jarri lehortzen, 10 graduan ordubetez, gutxi gorabehera. Hozten denean, birrindu hauts bihurtu arte.

Txipiroi bexamela

Tipula sueztitu, brunoise fin batean, olioarekin eta gurinarekin. Ondo eginda dagoenean, txipiroiak brunoise eran txikitu, bota, eta 20 minutuz sueztitu. Ondoren, irina bota. Nahasketa 8 minutuz erregosi, eta esnea eta esne-gaina gehituz joan. Irakiten hasten denean, 10 minutuz egosi eta ontzi batera pasatu hozteko. Ontzi batean irina jarri, beste batean arrautza irabiatuak, eta beste batean ogi beltz birrindua. Txipiroi bexamela gozogintzako mahukan sartu, eta irinetara zilindro batzuk bota, eta birrineztatu

Saltsa tartariarra

Ontzi batean, arrautza, limoi zukua, ziapea eta gatza sartu, olioa gehitu, eta irabiagailuarekin emultsio bat egin. Beste aldetik, kaparrak, ozpinetako luzokerrak, apoperrexila eta oliba beltzak labanarekin txikitu, eta emultsioari gehitu; ondo nahastu.

Bukaera

Kroketak ekilore olio berotan frijitu, eta paper xurgatzailera atera. Kroketak egurrezko erretilu batean jarri, eta erdian koilarakada on bat saltsa tartariar bota; kaparrekin, ozpinetako luzokerrekin, oliba beltzekin eta apoperrexilarekin apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena