Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Pasta freskoa
Irina bahetu, menditxo bat osatu, eta zulotxo bat egin: arrautzak, olioa eta gatza bota barruan. Saiatu zuloko osagaiak pixka bat irabiatzen, eta hasi irina kanpotik barrura lantzen. Ondo oratu behar da. Masak sendoa, elastikoa eta distiratsua izan behar du. Arrautzen tamainaren, olioaren kalitatearen, tenperaturaren eta abarren arabera, irin gehiago gehitu beharko da. Ordu erdian uztea komeni da. Gero, nahi den forma eman.
Perretxiko betegarria
Tipula txiki-txiki egin, eta zartagin batean gorritu, olio pixka batekin; perretxikoak zatitu, gehitu, ondo erregosi, eta hotzean sartu.
Raviolien saltsa
Gurina urtu, eta tipulatxa txikitu eta gorritu; ondoren, salda bota, irakinarazi, eta esne-gaina gehitu. 5 minutuz irakiten eduki, eta, sutatik ateratzean, parmesano birrindua sartu.
Bukaera
Pasta luzatu, eta erdian perretxiko betegarri pixka bat jarri. Arrautza irabiatuarekin margotu, eta gainean beste pasta xafla bat jarri, dena estaliz. Moldearekin moztu, eta egostera sartu, ur gatzatuan, 2 minutuz. Zuzenean platerean jarri, eta saltsa gainetik bota. Boilur xerra batzuk bota gainetik, baita perrexil txikitu pixka bat edo albaka orritxoak ere.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa