Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Sandia eta tomate entsalada
Osagaiak
  • 2 pertsonarentzat
  • Sandia:
  • - Sandia, pipitarik gabe
  • - Oliba olioa
  • Tomate ondua:
  • - Adarreko 4 tomate
  • - Albaka hostoak
  • - Oliba olioa
  • - Gatza
  • - Piper zuria
  • Koloretako letxugak:
  • - Lollo gorri bat
  • - Haritz-hosto letxuga gorri bat
  • - Eskarola bat
  • Pesto ozpin-olioa:
  • - Albaka sorta bat
  • - Intxaurrak
  • - Parmesano birrindua
  • - Baratxuri-ale bat
  • - Gatza
  • - Olioa
  • Platano ar frijitua:
  • - Platano ar bat
  • - Oliba olioa, frijitzeko
  • - Gatza
  • Beste osagaiak:
  • - Erremolatxa egosi bat
  • - Laranja bat
  • - Albaka hostotxoak
  • - Ahuakate bat
Prestaketa

Sandia

Sandia zuritu, eta 10 cm-ko luzerako, 3 cm-ko zabalerako eta 1 cm-ko lodierako zatiak egin; zartaginetik pasatu, gorritu dadin, olio tanta batekin.

Tomate ondua

Tomateei behealdean gurutze bat ebaki, eta ur berotan galdarraztatu; gero, ur hotzetara pasatu. Zuritu, pipitak kendu, eta karratutxotan zatitu. Olioarekin, gatzarekin eta piper zuriarekin ondu, eta geroko gorde.

Koloretako letxugak

Letxugak txikitu, eta ur hotzetan garbitu; ondo lehortu.

Platano ar frijitua

Platano arra zuritu, eta xerra finak egin; olio berotan sartu ondo frijitu arte, eta paper xurgatzailean utzi.

Pesto ozpin-olioa

Osagai guztiak ontzi batean sartu, eta irabiagailuarekin ondo txikitu; geroko gorde.

Bukaera

Plater lau batean sandia ipini erdian; gainean, tomate concassea, gatza eta olioarekin. Ondoan, erremolatxa xerra batzuk, laranja zatiak eta ahuakate zati batzuk jarri, pesto ozpinarekin apaindu, eta platano ar frijitu batzuk jarri gainean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena