Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Puntalette krematsua perretxikoekin
Osagaiak
  • (4 pertsonarentzat)
  • Puntalettea:
  • - Puntalettea, 200 g
  • - Ura
  • - Gatza
  • - Oliba olioa
  • Perretxiko krema:
  • - Barrengorriak, 250 g
  • - Tipulina, 100 g
  • - Esne-gaina, 250 g
  • - Esnea, 100 g
  • - Gazta parmesano birrindua
  • - 2 baratxuri ale
  • - Oliba olioa, 3 koilarakada
  • Askotariko perretxikoak:
  • - Barrengorriak, 150 g
  • - Shiitakeak, 100 g
  • - Perretxikoak, 100 g
  • - 2 baratxuri ale
  • - Oliba olioa
  • - Gatza
  • - Piperbeltza
  • - Perrexil txikitua
  • - Parmesano birrindua, kurruskaria egiteko
Prestaketa

Puntalettea

Ura irakiten jarri, gatza bota, eta puntalettea egosten jarri, 20 bat minutuz; egostean, uretan hoztu, eta txorrotada bat olio bota, itsats ez dadin.

Perretxiko krema

Tipula eta baratxuria txikitu, eta erregosten jarri oliotan; biguntzean, barrengorriak zatitu, bota, eta ondo egiten utzi; esnea eta esne-gaina gehitu, eta krema bat geratu arte murrizten utzi; bukaeran, parmesano birrindua gehitu.

Askotiko perretxikoak

Perretxikoak garbitu, zatitu, zartagin batean baratxuri ale bat gorritu, eta perretxikoak bota; ondo gorritu, eta geroko gorde.

Parmesano kurruskaria

Zartagin batean koilarakada bat parmesano birrindu bota, eta lehortu arte utzi. Espatula batekin atera

Bukaera

Lapiko batean, 2 koilarakada perretxiko krema jarri, beste 2 koilarakada puntalette egosi gehitu, eta irakin bat eman; krematsutasun puntua hartzen duenean, plater sakon batera atera, eta gainetik perretxikoak, perrexil txikitu pixka bat eta gazta kurruskaria jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena