Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Betegarria egiteko
Tipula txikitu eta zartagin batean oliba-olioarekin gorritzen jarriko dugu, bigundu ondoren oilasko haragia sartu eta buelta batzuk emango dizkiogu; ahate izter haragia ere gehitu baita tomate fijitua ere; bueltatxo batzuk gehiago eman eta ziazerba hostoak ere sartu. Nahikoa gatz eta piperbeltz duen probatu, eta hotzean gorde.
Bexamelarentzat
Olioa zartaginean berotu, eta irina bota. Astindu gabe, kozinatu irina minutu batzuk. Gero, esnea gehitu pixkanaka, eta, saltsa loditu arte, etengabe mugitzen jarraitu, itsats ez dadin. Gatza eta intxaur muskatu pixka bat bota
Kaneloi pasta
Kaneloi xaflak egosi ur askorekin eta gatz apur batekin. Xukatu, eta bete kaneloiak masa pausatuarekin, eta jarri labeko erretiluan.
Bukaera
Kaneloiak bexamelarekin estali, eta emmental motako gazta birrindua gainetik bota. Labean sartu gainerretzeko.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa