Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Lehenik eta behin, salda egin oilasko hezurrekin eta barazki batzuekin (azenario bat, tipula erdi, porru erdi). Utzi dena su ertainean egosten ordu erdiz.
Bestalde, zatitu oilaskoa eta gorritu oliotan. Olio berean, azenarioa eta lekak xehe-xehe eginda frijitu kolore pixka bat hartu arte.
Barazkiak bigundu ondoren, gehitu arroza, eta sueztitu pixka bat, distira hartu arte. Ondoren, pipermorro erreen xerrak, tomate-saltsa eta azafraia gehitu.
Azkenik, oilasko-salda bota arrozari, eta egosten utzi 11 minutuz, gutxi gorabehera, su bizian.
Azken 5 minutuetan, sua pixka bat jaitsi, eta, 17 minutuz egostean,atera sutatik eta utzi egonean 5 minutuz, zapi batez estalita.
Tipulin hosto emultsioa
Pitxer batean, tipulin hosto txikituak, gorringoa, ozpina eta gatza sartu, birringailuarekin dena txikitu, eta olioa botaz joan, emultsio bat sortu arte.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa