Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Lekak egosteko
Lekak garbitu, eta ur gatzatuan egosten jarri 10-15 minutuz. Egostean, ur hotzetara pasatu.
Arrautza galdarraztatua
Lapiko batean ura irakiten jarri. Irakiten hastean, txorrotada bat ozpin eta gatz pixka bat bota. Sua jaitsi, eta arrautza bertan ireki; 2-3 minutuz egiten utzi, eta erretilu batera atera.
Patata apurtua¿k
Patatak egosi, ura kendu, eta lapiko berean birrindu; txorrotada bat olio,perrexil txikitua eta gatza bota. Epelean mantendu.
Bukaera
Plater lau batean leka dorre bat egin, eta barruan koilarakada bat patata apurtu sartu; gainean arrautza galdarraztatua eta txorrotada bat oliba olio jarri, gatz pixka bat bota, eta urdaiazpiko xerra, dena estaltzeko.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa