Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barazki guztiak banan-banan ondo garbitu, eta tiratan moztu, ziazerbak eta Cherry tomateak izan ezik; eta erretilu batean jarri multzoka, nahastu gabe. Lapiko bat urez bete, sutan jarri, eta gatz pittin bat bota. Irakiten hastean, lekak bota lapiko batera, eta azenarioak bestera. Beti su bizia mantendu, eta ez jarri taparik. 5 bat minutu pasatu ondoren, atera, eta lapiko berberetan, batean zainzuriak eta bestean kuaitxoak sartu, eta beste bost minutu egosi. Barazki guztiak uretatik atera orduko, ur freskoz beteriko beste ontzi batera pasatu, egoste prozesua mozteko. Horrela, kolore bizia mantenduko dute, eta barazkiak ez dira asko maskalduko. Barazkiak freskatzean, ur hotzetatik atera, eta ondo iragazi, ur soberakina kentzeko, eta barazki guztiak katilu txikietan banatu, nahastu gabe.
Ondoren,gazta frijitzen hasi. Horretarako, zartagin txiki batean olioa berotzen jarri. Berotzen den bitartean, gazta lauki potoloetan zatitu, irinetatik pasatu, ondoren arrautza irabiatuan eta ogi birrindutik ere bai. Olioa ondo beroa dagonean, frijitu, eta plater batera atera, sukaldeko papera azpian jarrita, olio soberakina ondo kentzeko.
Panatxea prestatzeko, zartagin zabal batean txorrotada bat olio bota, baratxuri ale pare bat xaflatan moztu, eta gehitu . Eskukada bat ziazerba eta Cherry tomateak erditik moztu eta haiek ere zartaginera bota. Jarraian, barazki egosi guztiak elkarrekin nahastuz salteatu zartagin berean, eta atera.
Erretilu zabal baten erdian jarri barazkiak, eta aurretik frijitutako gazta panatxeko barazkien gainean zabaldu. Txorrotada bat oliba oliorekin ongi busti, eta jateko prest.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa