Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Barazki erreak gazta freskoarekin eta fruitu lehorrekin
Osagaiak
  • Barazki erreak:
  • -4 azenario
  • -2 erremolatxa
  • -2 tipulin
  • -Kuia, 150 g
  • -Kuiatxo bat
  • -2 tomate
  • -Alberjinia bat
  • -8 gari-zainzuri
  • -Oliba olioa, 2 g
  • -Gatza
  • -Fruitu lehor ozpin-olioa:
  • -Intxaurrak, koilarakada bat
  • -Kuia-pipitak, koilarakada bat
  • -Oliba-olioa, txorrotada bat
  • -Mugurdi ozpina, koilarakada bat
  • -Ziapea, koilarakada bat
  • -Gatza
  • Kuia purea:
  • -Kuia zuritua, 500 g
  • -Barazki salda, 200 g
  • -Gurina, 50 g
  • -Currya
  • -Gatza
  • Beste osagaiak:
  • -Gazta freskoa
  • -Errukula hostoak
Prestaketa

Barazki erreak

Barazkiak garbitu, txortenak kendu, eta xerratu; olioa eta gatza bota, eta grill antzeko zartagin batean egiten jarri, kolorea hartu arte.

Kuia krema

Kuia zatitu, eta lapiko batean olioarekin gorritzen jarri. Kolore pixka bat hartzen duenean, salda bota, eta egosten utzi, kuia egin arte; curry pixka bat eta gatza gehitu, gurina sartu, eta birrindu, fin-fina geratu arte.

Fruitu lehor ozpin-olioa

Ffruitu lehorrak labean txigortu, 5-10 minutuz, eta, hoztu ondoren, labanarekin txikitu, ontzi batean sartu, eta gatz pixka bat, mugurdiak eta ziapea gehitu, eta oliba olioarekin eta mugurdi ozpinarekin goxatu.

Bukaera

Gazta fresko zatia karratutan moztu, eta zartaginean olio pixka batekin gorritu. Barazkiak erretilu batean jarri eta labean berotu, eta, koloreekin jolastuz, platerean kuia kremaren gainean jarri; gainean, gazta fresko karratuak jarri, errukula hosto batzuk gainetik bota, eta fruitu lehor ozpin-olioarekin apaindu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena