Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Oilaskoa labean jogurtarekin, patata milorriekin eta entsaladarekin
Osagaiak
  • Oilasko errea jogurtarekin:
  • -Oilasko bat
  • -Gurina, 100 g
  • -2 limoiren zukua eta birrindura
  • -Greziar jogurta
  • -Perrexila
  • -Gatza
  • -Arto irina
  • Patata milorri erreak:
  • -Patata txikiak
  • -Parmako gazta zati bat
  • -Baratxuri hautsa
  • -Ezkaia
  • -Piperrautsa
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • Greziar entsalada:
  • -Luzoker bat
  • -2 adar tomate
  • -Feta zati bat
  • -Perrexila
  • -Oliba beltzak
  • -Gatza
  • Pistatxo eta menta olioa:
  • -Pistatxo eskukada bat
  • -Menda orri batzuk
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
Prestaketa

Oilasko errea jogurtarekin:

Oilaskoa lau zati egin eta gainetik limoi zukuarekin eta jogurtarekin igurtzi. Labeko erretilu batean gurina jarri, gainean oilasko zatiak eta laberatu 30-40 minutuz 180 ºC–an. Behar izanez gero, ura edo salda gehitu.. Saltsa loditu arto irin piska batekin. Perrexil txikituarekin amaitu.

Patata milorri erreak:

Ontzi batean Parmako gazta birrindua, baratxuri hautsa, ezkai orriak txikituta, piperrautsa eta gatza nahastu. Patatak xerra finetan moztu eta egindako nahasketarekin igurtzi. Bata bestearen gainean jarri zortzinaka, labeko erretilu batean luzatu eta laberatu 180 ºC-an egin arte. Ondo gorrituta geratu behar dute.

Greziar  entsalada:

Osagai guztiak zatitu, nahastu eta gozatu.

Pistatxo eta menda olioa:

Pistatxoak zartaginean gorritu. Osagai guztiak almaizean txikitu.

Bukaera:

Plater batean oilasko zati bat jarri, ondoan patata milorriak eta baita entsalada piska bat ere, bukatzeko, pistatxo eta menda olioarekin gozatu.


 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena