Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Antxoak papillote erara arbendol eta baratxuri erre saltsarekin
Osagaiak
  • Antxoak papillote erara:
  • -Antxoak, 200 g
  • -2 tipulin
  • -2 piper berde
  • -Piper gorri bat
  • -Baratxuria, 3 atal
  • -Oliba olioa
  • -Perrexila
  • -Sagardo ozpina, 3 koilarakada
  • -Perrexila
  • Arbendol eta baratxuri erre saltsa:
  • -Baratxuri buru bat
  • -Arbendol eskukada bat
  • -Oliba olioa
  • -Oilo salda pixka bat
  • -Gatza
  • Patata konfitatuak:
  • -2 patata
  • -Baratxuria, 2 atal
  • -Tipulin bat
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
Prestaketa

Antxoak papillote erara:

Piper gorria labean erre eta tipulina eta piper-berdea juliana eran moztuta zartaginean erregosten jarri olio txorrotadatxo batekin. Piper gorria erreta dagoenean, zuritu eta juliana eran moztuta beste barazkiekin elkartu. Gatza bota. Burdinezko eltze batean barazki erregosi geruza bat jarri eta gainean antxoa xerra kapa bat, estali arte. Gero, beste geruza bat egin. Eltzeari tapa jarri eta sutan utzi antxoak egin arte. Amaieran baratxuri eta perrexil olioa bota.

Arbendol eta baratxuri erre saltsa:

Baratxuri burua osorik labean erre eta ondoren mamia kendu. Ontzi batean arbendolak, baratxuri mamia, gatza eta salda pixka bat sartu eta birrindu. Birrindu ahala oliba olio txorrotada bat bota.

Patata konfitatuak:

Patatak zuritu, xerratu eta tipulina ere juliana eran moztu. Zartagin batera olioa eta zuritutako baratxuri atalak bota eta dantzan hasten direnean, patatak eta tipulina sartu. Ia-ia olioarekin estalita gera daitezela. Su txikian jarrita egin arte utzi.

Bukaera:

Plateraren alde batean patatak jarri; ondoan, antxoak eta, azkenik, saltsa.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena