Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Legatza, txirlak eta kokotxak saltsa berdean
Osagaiak
  • Arrain salda:
  • Ura
  • Kokotxa bizarrak
  • Legatz hezurra
  • Porruaren berdea
  • Tipulinaren berdea
  • Legatza koskera erara:
  • 2 legatz solomo
  • Baratxuri atal bat
  • Oliba olioa
  • Ardo zuria
  • Irina
  • 2 zainzuri
  • Ilarrak, eskukada bat
  • Arrain salda
  • Arrautza egosi bat
  • Perrexil txikitua
  • Txirlak saltsa berdean:
  • 15 txirla
  • Baratxuri atal bat
  • Tipulina
  • Oliba olioa
  • Ardo zuria
  • Irina
  • Arrain salda
  • Perrexil txikitua
  • Kokotxak saltsa berdean:
  • Legatz kokotxak
  • Baratxuri atal bat
  • Oliba olioa
  • Porrua
  • Arrain zuria
  • Irina
  • Arrain salda
  • Perrexil txikitua
Prestaketa

Arrain salda

Kazola batean osagai guztiak sartu eta irakin bat eman. Iragazi.

Legatza koskera erara

Arrautza eta zainzuriak egosi.

Zartagin batean olioa bota eta baratxuria txikituta kozinatu. Bertara irina gehitu eta ondoren ardoa, murrizten utzi. Arrain salda gehitu perrexil txikituarekin. Legatz solomoak sartu eta utzi kozinatzen. Bertara ilarrak, zainzuriak eta arrautza zatituta gehitu. Eta amaitzeko: perrexil txikitua.

Txirlak saltsa berdean

Zartagin batean olioa bota eta baratxuria txikituta eta tipulina kozinatu. Bertara irina gehitu eta ondoren ardoa, murrizten utzi. Arrain salda gehitu perrexil txikituarekin. Txirlak gehitu eta irekitzen direnean, perrexil txikituarekin bukatu.

Kokotxak saltsa berdean

Zartagin batean olioa bota eta txikitutako baratxuria eta porrua kozinatu. Bertara irina gehitu eta, ondoren, ardoa, murrizten utzi. Arrain salda gehitu perrexil txikituarekin. Kokotxak gehitu eta, amaitzeko, perrexil txikitua.

BUKAERA:

Plater luze batean hiru prestaketak bata bestearen ondoan aurkeztuko ditugu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena