Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txerri azpizun zereal ogitartekoa piperrekin, gaztarekin eta kukulu entsaladarekin
Osagaiak
  • Ogitartekoa:
  • -Txerri azpizun bat
  • -2 tipula more
  • -Gernikako piperrak
  • -5 hirugihar xerra
  • -Sobrasada xerra bat
  • -Idiazabal xerra batzuk
  • -Zereal ogi bat
  • Ogitarteko saltsa:
  • -Arrautza bat
  • -Ozpina
  • -Pistatxo eskukada bat
  • -Errukula eskukada bat
  • -Ziape koilarakada bat
  • Piper gorri erre eta hegaluze kukuluak:
  • -2 kukulu
  • -Piper gorri bat
  • -Baratxuri atal bat
  • -Hegaluzea oliotan
  • -Tipulina
  • -Oliba olioa
  • -Modena ozpina
Prestaketa

Ogitartekoa:

Tipula morea zuritu ondoren, juliana eran moztu eta zartagin batean oliotan erregosi.

Gernikako piperrak frijitu.

Plantxa batean ogi xerra, azpizuna eta hirugiharra gorritu.

Ogia osagai guztiekin betetzen joan.

Ogitarteko saltsa:

Pistatxoak zartaginean txigortu.

Maionesa  egin arrautzarekin, ozpinarekin, olioarekin eta gatzarekin.

Bertara ziapea, pistatxo txigortuak eta errukula gehitu.

Piper gorri erre eta hegaluze kukuluak:

Piper gorria olio txorrotada batekin labean erre. Ondoren, zuritu eta haziak kendu. Zati txikietan moztu eta ontzi batera bota. Bertara baratxuria txikituta, modena ozpina eta tipulina txikituta gehitu.

Kukulu hostoak atera eta piperrak jarri, gainean hegaluzea eta, azkenik, tipulin txikitua.

Bukaera:

Plater batean ogitartekoa jarri eta ondoan kukulu entsalada.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena