Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Mihi arraina meuniere erara barazki txikiekin
Osagaiak
  • Mihi arraina Meuniere erara:
  • -Mihi arrain bat
  • -Oliba olioa
  • -Gurina, 80 g
  • -Limoi baten zukua
  • -Perrexila
  • -Oilo zuku pixka bat
  • -Irina
  • -Gatza
  • Barazki txikiak:
  • -Porru txikiak
  • -Azenario txikiak
  • -Kuiatxo txikiak
  • -Oilo salda
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • Patatak ardo zuriarekin:
  • -2 patata
  • -Ura
  • -Ardo zuria
  • -Gatza
  • -Tipulin bat
Prestaketa

Mihi arraina Meuniere erara:

Mihi arrainari burua, alboetako eta buztaneko hegalak kendu, zatitu, gatza bota eta irinetatik pasa. Gurin eta olio pixka batekin zartaginean bi aldetatik gorritu eta egiten utzi.

Mihi arraina zartaginetik atera eta bertara limoi zukua gehitu. Murrizten utzi pixka bat eta oilo zuku murriztua eta gurin zatitxoak bota; hagaxka batekin harrotzen joan loditzen joateko. Bukaeran perrexila bota eta mihi arraina sartu berotu dadin.

Barazki txikiak:

Barazki txikiak erdi egosi egingo ditugu garbitzeko eta ondoren azenarioak eskuekin zuritu. Zartagin batera oilo salda bota eta irakiten hasten denean, barazki txikiak gehitu eta egosketa bertan bukatu, salda murrizten den heinean. Horrela saldak duen koipea eta gelatina murriztu eta barazkiei distira emango die.

Patatak ardo zuriarekin:

Patatak zuritu eta xerratan moztu. Zartagin batean tipulina gorritu. Bertara patatak gehitu, ardo zuria eta ura gatz pixka batekin. Egosi egin arte.

Bukaera:

Plater luze batean patatak luzatuta jarri eta gainean mihi arraina saltsarekin. Ondoan barazki txikiak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena