Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txerri masailak patata gainerreekin eta alberjiniekin
Osagaiak
  • Txerri masailak:
  • -6 Txerri masail
  • -Txerri hirugiharra
  • -2 tipulin
  • -2 azenario
  • -2 tomate heldu
  • -Ardo zuria, 150 g
  • -Laranja zukua, 50 g
  • -Laranja erdi baten azal birrindura
  • -Oilo salda, 150 g
  • -2 baratxuri atal
  • -Erramua
  • -Oregano lehorra, koilarakada bat
  • -Tomate murriztua, koilarakada bat
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • -12 oliba beltz
  • Patata gainerreak:
  • -3 patata
  • -Hirugiharra, 200 g
  • -Tipulin bat
  • -Gruyere gazta, 50 g
  • -Idiazabal gazta, 50 g
  • -Parmako gazta, 50 g
  • -Baratxuri ale errea
  • -Gurina, 50 g
  • -Esne-gaina, 200 g
  • -Gatza
  • -Ezkaia
  • -Tipulina
  • Alberjiniak eztiarekin:
  • -Alberjinia bat
  • -Eztia
  • -Irina
  • -Gatza
  • -Frijitzeko olioa
Prestaketa

Txerri masailak:

Txerri masailei gatza bota eta eltze azkarrean olioarekin gorritu. Atera.

Tipulina, baratxuriak txikituta eta azenarioa erregosten jarri. Tomate helduak brunoise eran gehitu, tomate murriztua sueztitu eta laranja zukua, birrindura eta ardo zuria ere bota. Erdiraino murrizten utzi.  Masailak, belar usaintsuak eta hirugihar zatiak gehitu eta oilo saldarekin busti ondoren, ordubetez egosten utzi. Bukaeran oliba beltzak txikituta gehitu. Behar izanez gero, arto irin pixka bat gehitu saltsa zuzentzeko.

Patata gainerreak:

Patatak zuritu eta xerra finetan moztu. Zartagin batean hirugiharra eta tipulina txikituta erregoten jarri gurinarekin. Ontzi batean esne-gaina sartu eta bertara hiru gazta birrinduak bota. Tipulina eta hirugiharra erregosita daudenean bertara bota eta ondo nahastu. Baratxuri errearen mamia ere bai. Bertara patata xerratuak sartu. Ondo nahastu eta erretilu batean luzatu. Laberatu 180º C-an 30 minutuz. Labetik ateratzean tipulina txikituta bota gainetik.

Alberjiniak eztiarekin:

Alberjinia zuritu, makilatxotan moztu eta irinetatik pasa ondoren oliotan frijitu. Ondoren paperean xukatu eta gatza jarri. Eztia berotu eta alberjinien gainetik bota.

Bukaera:

Plater batean txerri masailak jarri eta ondoan patata gainerreak eta alberjiniak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena