Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Haragi bola minak:
Gurina urtzen jarri zartagin batean eta bertara tipula oso txikituta gehitu eta erregosten jarri ondo egin arte. Ondoren, pikilloak oso txikituta sartu eta 10 minutuz kozinatu. Haragi txikituak ere orduan gehitu eta egin arte utzi. Irina gehitu eta 5 minutuz egosi. Esnea pixkanaka gehitzen joan bexamela egin arte. Piperrautsa eta pipermina txikituta gehitu eta hozten jarri.
Orly orea:
Ontzi batean osagai lehorrak hartu eta ondoren ura eta garagardoa gehitzen joan nahasten den bitartean. 15 minutuz pausatu.
Haragi orearekin bolak egin, irin eta Orly oretik pasa eta oliotan frijitu.
Gerezi tomate marmelada:
Gerezi tomateak zuritu eta ondoren eltze batean baratxuri atal txikituarekin eta olioarekin ondo egin arte utzi. Marmelada bihurtu arte. Gatza jarri eta ezkai orriak txikituta gehitu.
Parmentier purea:
Patatak uretan egosi azalarekin eta hoztu ondoren zuritu. Eltze batean beste osagaiak berotzen jarri eta patata puregailutik pasatakoan, bertan sartu. Ondo elkartu osagaiak pure krematsua lortu arte. Gazitu.
Bukaera:
Plater batean gerezi tomate marmelada luzatu eta gainean haragi bolak jarri parmentier purearekin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa