Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Empedrata txikoria gorriarekin eta Yakiniku saltsarekin
Osagaiak
  • Empedrata:
  • Bakailao solomo bat
  • Adarreko 3 tomate
  • Tipula more bat
  • Oliba beltzak, 100 g
  • Babarrun zuri egosiak, 500 g
  • Piper berde bat
  • Piper gorri erdia
  • Arrautza bat
  • Tipulina
  • Ozpina, txorrotadatxo bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Txikoria gorria yakiniku saltsarekin:
  • Txikoria gorri bat
  • Yakiniku saltsa, 80 g
  • Ostra saltsa, 25 g
  • Arroz ozpina, 70 g
  • Eztia, koilarakada bat
  • Limoia
  • Pipermina
  • Kakahuete txigortuak, eskukada bat
  • Gatza
  • Sesamo-olioa
  • Tipulin pixka bat
  • Yakiniku saltsa:
  • Mirina, 50 g
  • Sakea, 25 g
  • Soja saltsa, 50 g
  • Sesamo olioa, 15 g
  • Azukre beltza, 60 g
  • Sesamo haziak, 20 g
  • 2 baratxuri atal
Prestaketa

Empedrata:

Tomateak zuritu, haziak kendu eta karratutxotan moztu. Tipula moreari eta piperrei mozketa berdina egingo diegu eta ontzi batean sartuko ditugu. Tipulin txikitua ere sartu. Babarrun zuriak xukatu eta barazkiekin nahastu ondoren, gatza, ozpina eta oliba olioa botako diogu. Molde batean sartu eta gainean bakailao xaflak eta olibak xerratuta jarriko dizkiogu. Hemen ere tipulin txikitu pixka bat gehituko diogu eta oliba olio txorrotada bat bota. Arrautza egosi eta hozten denean, birringailuarekin birrindu eta bota.

Txikoria gorria yakiniku saltsarekin:  

Ontzi batean yakiniku saltsa beste osagaiekin nahastuko dugu.

Txikoria gorria juliana eran moztu eta zartaginean sesamo olioarekin gorritzen jarriko dugu. Hori egindakoan, saltsa gainetik bota eta txikoria zatiak bustitzen joango gara kolore distiratsua izan arte. Kakahuete txigortuak gainetik bota. Tipulin txikituarekin bukatu.

Yakiniku saltsa:

Eltze batean mirina, sakea eta azukre beltza sartu eta irakiten jarriko dugu pixka bat murriztu arte. Bertara jengibrea, baratxuri atala eta sagarra birrinduta gehitu, baita soja saltsa, sesamo-olio eta haziak ere. Hozten utzi.

BUKAERA:

Plater batean empedrata jarri eta ondoan txikoria eta yakiniku saltsa.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena