Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Antxoak hiru eratara
Osagaiak
  • Antxoa frijituak:
  • 10 antxoa
  • Irina
  • Baratxuria, 2 atal
  • Perrexila
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Antxoa arrautzaztatuak tipularekin:
  • 10 antxoa
  • Irina
  • 2 arrautza
  • 2 piper berde
  • 3 tipulin
  • Baratxuri atal bat
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Pikilo piper saltsa:
  • 10 pikilo piper
  • Esne-gaina, 150 g
  • Antxoak ozpinetan eta gatzetan marinatuta:
  • 12 antxoa
  • Gatz lodia
  • Ozpina
  • Oliba olioa
  • Baratxuria, 2 atal
  • Perrexila
Prestaketa

Antxoa frijituak:

Antxoei burua kendu eta uretatik pasa ondoren, ondo lehortu. Zartaginean olioa eta baratxuri atal bat jarri, beroa dagoenean, antxoak irinetatik pasa eta frijitu; ondoren,  paperean xukatu. Gero, perrexila, baratxuri atal bat, gatza eta olioarekin saltsa egin almaizean eta antxoen gainetik bota.

Antxoa arrautzaztatuak tipularekin:

Zartagin batean piperrak, tipulina eta baratxuriak juliana eran moztuta erregosi olioarekin, ondo gorrituta geratu arte. Antxoei erdiko hezurra kendu. Antxoa baten erdian, barazkiak erregosita jarri eta beste antxoa batekin itxi. Arrautza-irinetan pasatu eta oliotan frijitu. Gainetik perrexila txikituta bota.

Pikillo piper saltsa:

Pikillo piperrak zartagin batean kozinatu. Esne-gaina gehitu eta birrindu.

Antxoak ozpinetan eta gatzetan marinatuta:

Lehenengo antxoei erdiko hezurra kendu eta erdiak gatzetan jarriko ditugu 10 minutuz. Gero ur gazia kendu eta ozpinetan sartu beste 10-15 minutuz. Baratxuri txikitu pixka bat gehitu. Bertan utzi.

Eta gatzetan egiteko, antxoei hezurrak kendu, uretan garbitu odolarekin zikinduta badaude eta gatz loditan 20 minutuz utziko ditugu. Ostean, gatza urarekin kendu, ondo lehortu eta oliotan utzi. Erabiltzerakoan perrexila txikituta bota.

BUKAERA:

Plater luze batean antxoak hiru eratara aurkeztu.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena