Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Oilasko bularra caprese erara:
Almaizean pistatxoak, albaka, Parmako gazta birrindua, limoi erdiaren zukua, oliba olioa eta gatza sartu eta txikitu.
Oilasko bularra lau xerratan moztu eta zartaginean olioarekin gorritu. Oilasko xerra baten gainean, 2 tomate xerra, pestoa eta 2 mozzarella xerra jarri. Beste xerra bat jarri eta gainean beste tomate eta mozzarella geruza bat jarri pesto piska batekin. Laberatu 180ºC-an 5-10 minutuz.
Italiar entsalada:
Gerezi tomateak zuritu eta oliotan konfitatu. Ontzi batean oliba olioa, ozpina eta gatza sartu eta bertara tipula more juliana eran moztuta, olibak xerratan, albaka orriak txikituta, eta ogi zatitxoak gehitu, lehendik zartaginean gorrituta. Ondo nahastu eta pausatzen utzi.
Plater batean gerezi tomateak konfitatuta jarri, gainean zezina xerrak, ozpin olioa eta burrata.
Tipula kurruskari maionesa:
Ontzi batean osagai guztiak sartu, tipula kurruskaria izan ezik eta birringailuarekin saltsa bat egin. Ondoren pesto pixka bat eta tipula kurruskaria gehitu eta nahastu.
BUKAERA:
Plater batean oilaskoa caprese erara jarri eta ondoan tipula kurruskari saltsa eta italiar entsalada.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa