Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Ahate izterra karamelizatuta:
Ontzi batean baratxuri atala txikituta, sesamo-haziak, eztia, soja saltsa eta limoi zukua sartu eta nahastu.
Ahate izterra azal aldetik gorritzen jarri zartagin batean. Ondo gorrituta dagoenean, zartaginetik koipea kendu eta saltsaren osagaiak botako dizkiogu. Horiek murrizten joan daitezela eta modu berean, izterra saltsarekin ondo bustita gera dadin.
Batata bolak:
Tipulina txikituta erregosi zartagin batean.
Ondoren batata egosia zuritu eta sardexkarekin ondo zanpatu. Beste osagaiekin eta tipulina erregosiarekin nahastu eta ore bat egin. Eskuekin bolak egin eta ogi birrindutik pasa ondoren, oliotan frijitu.
Erremolatxa, feta eta intxaur entsalada:
Erremolatxa LAUKIETAN moztu eta ontzi batean jarri. Bertara beste osagaiak sartuko dizkiogu eta gatzarekin eta olio txorrotada batekin bukatu.
BUKAERA:
Plater batean ahate izterrak jarri eta gainetik saltsa pixka bat bota, ondoan batata bolak eta horien gainetik jogur saltsa jarri eta beste ontzi batean entsalada jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa