Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Bao ogiak atunez eta anakardoz beteak
Osagaiak
  • Osagaiak:
  • -3 bao ogi
  • -Mikromezklum letxugak
  • Barrukoa egiteko osagaiak:
  • -Atuna, 200 g
  • -Aledun ziapea, 2 koilara
  • -Soja saltsa, koilara bat
  • -Sesamo olioa, pixka bat
  • -Tabasko saltsa, 50 g
  • -Luzoker ozpindua
  • Anakardo pasta egiteko osagaiak:
  • -Anakardoak, 200 g
  • -Baratxuria, 2 atal
  • -Ogi zaharra
  • -Ozpina
  • -Oliba olioa
  • -Ura
  • -Gatza
Prestaketa

Atunaren prestaketa:

Atuna lauki txikietan moztu. Luzoker ozpindua ere atuna bezalako zati txikietan moztuko dugu. Ontzi batean jarriko ditugu bi osagaiak eta sesamo olioa, tabaskoa, ziapea eta soja saltsa gehituko ditugu. Ondo nahastu eta erreserbatu.

 

Anakardo pastaren prestaketa:

Anakardoak labean erreko ditugu 160 graduan 10 bat minutuz. Bitartean, ogi zaharra uretan beratuko dugu. Behin anakardoak erreta eta hoztuta, birrintzeko ontzian sartuko ditugu baratxuri, ozpin, olio eta gatz pittin batekin. Birringailuarekin birrindu, ogia gehitu eta behar den neurrian ura gutxinaka gehitu. Nahi dugun beste gatz botako diogu. Testura gogor xamarra nahi dugu. Behin eginda, mahuka batean sartu eta hozkailuan gutxienez ordubetez utziko dugu.

 

Bao ogien prestaketa:

Ogiak lurrunean egosiko ditugu 3-4 minutuz lurrunontzi batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena