Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Zapo eta porru erreak saltsa berdean
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Porru egosiak:
  • -4 porru
  • -Arrautza bat
  • -Perrexila
  • -3 baratxuri atal
  • -4 otarrainxka
  • -Gatza
  • -Oliba olioa
  • Zapoa olio errearekin:
  • -Zapo bat
  • -Txirlak, sorta bat
  • -2 baratxuri atal
  • -Pipermin bat
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • Txirlak saltsa berdean:
  • -Ardo zuria
  • -Irina
  • -Perrexila
  • -Arrain salda
  • -Oliba olioa
  • -Gatza
  • -Pipermina
Prestaketa

Porru egosiak:

Porruak garbitu eta uretan egosi, egin arte. Ondoren, zartagin beroan olioa bota eta bertan gorritu.

Arrautza egosi. Otarrainxkak zuritu eta zartaginean gorritu.. Arrautza eta otarrainxkak txikitu; perrexila, baratxuria eta olioa almaizean txikitu. Azkenik, osagai guztiak elkartu olio pixka bat gehiagorekin. Nahasketa porruen gainetik botatzeko erabiliko dugu.

Zapoa olio errearekin:

Zapo solomoa gazitu eta zartaginean gorritu eta gero labean bukatu. Bitartean zartagin berean, baratxuri atalak eta pipermina xerratuta gorritzen jarri eta zapoari gainetik bota. Errepikatu ekintza zapo zati bakoitzarekin. 

Txirlak saltsa berdean:

Baratxuri atalak txikitu eta oliotan gorritzen jarri. Jarraian, irin pixka bat eta ardo txuria bota. Murriztu eta arrain salda pixka bat eta txirlak bota. Estali eta ireki arte bertan utzi. Bukaeran perrexila txikituta jarri.

Bukaera:

Plater batean porru gorrituak jarri eta gainetik perrexil, otarrainxka, baratxuri eta arrautza txikituak bota. Ondoan zapo solomoa jarri txirlekin eta saltsa gainetik bota.

 

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena