Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Erromes maskor carpaccioa malko ilarrekin eta urdaiazpiko kremarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Erromes maskor carpaccioa:
  • 6 erromes maskor
  • Labeko paper zati bat
  • Gurina
  • 2 porru
  • Gatza
  • Malko ilarrak:
  • Tipulin bat
  • Malko ilarrak, 100 g
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Azukrea
  • Urdaiazpiko krema:
  • Urdaiazpiko salda, 250 g
  • Urdaiazpiko zatiak, 50 g
  • Esne-gaina, 150 g
  • Gatza
  • Urdaiazpiko frijitua:
  • Urdaiazpikoa, 5 xerra
  • Olioa
Prestaketa

Erromes maskor carpaccioa

Porrua oso fin moztuta, erregosten jarri gurinarekin.

Erromes maskorrak xerra finetan moztu eta gurinarekin igurtzitako labeko paper zati batean bata bestearen ondoan jarri carpaccio bat izango balitz bezala. Porrua eginda dagoenean, erromes maskorren gainetik luzatu. Zartagin bat berotu eta paperaren aldetik, erromes maskor carpaccioa bertan jarri hauek gorri daitezen.

Malko ilarrak

Zartagin batean tipulina oso txiki moztuta erregosten jarri olio pixka batekin. Eginda dagoenean, ilarrak, gatza eta azukre pixka bat botako dugu. Epeltzen denean sutatik atera.

Urdaiazpiko krema

Esne-gaina eltze batean jarri eta erdira arte murriztu.

Salda ere murriztu erdiraino eta esne-gainarekin elkartu. Bertara urdaiazpiko zatia gehitu eta birringailuarekin txikitu. Iragazi eta erreserbatu.

Urdaiazpiko frijitua

Urdaiazpikoa zati txikietan moztu eta zartagin batean olio pixka batekin gorritzen joan lehortu arte.

Bukaera

Plater batean erromes maskorrak jarri, paperean daudenak kolpe batez gorantz begira jarrita, eta azpian porrua. Gainean ilar batzuk jarri eta urdaiazpiko krema. Gainetik urdaiazpiko frijitu zati txikiak bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena