Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txerri solomoa limoi erara barrengorri itxurako patatekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txerri solomoa frijituta:
  • Txerri solomo zati bat
  • Soja saltsa, 50 g
  • Arrautza bat
  • Maizena, 2 koilarakada
  • Frijitzeko olioa
  • Tipulina karamelizatua:
  • 3 tipulin
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Limoi saltsa:
  • Limoi zukua, 80 g
  • Limoia, 6 xerra
  • Oilo salda, 400 g
  • Maizena koilarakada bat
  • Azukrea, 70g
  • Soja saltsa, 20 g
  • Barrengorri formako patatak:
  • Patatak, 220 g
  • Arto irina, 100 g
  • Ura, 110 g
  • Baratxuria, 3 atal
  • Pipermin hautsa
  • Tipulin lehorra, 2 koilarakada
  • Azukre beltz koilarakada bat
  • Soja saltsa, 2 koilarakada
  • Sesamo-olioa, 3 koilarakada
Prestaketa

Txerri solomoa frijituta

Txerri solomoa xerratan moztu eta soja saltsan beratzen utzi. Arrautza ontzi batean sartu eta Maizenarekin irabiatu. Solomo xerrak sojatik atera. Lehortu eta arrautzetan sartu ondoren, olio berotan frijitu. Ondoren xukatu, makilatxotan moztu eta saltsan sartu erabat egin dadin.

Tipulina karamelizatua

Tipulina juliana eran moztu eta zartagin batean olioarekin ondo gorritu arte erregosiko dugu. Bukaeran gatza botako diogu.

Limoi saltsa

Osagai guztiak eltze batean sartu eta irakiten jarri loditu arte. Bertara solomo zati frijituak sartu.

Barrengorri formako patatak

Patatak zuritu eta egosi. Ontzi batean sartu eta arto irina eta ur pixka batekin orea egin. Eskuekin bolatxo forma emango diogu eta botila batekin barrengorri forma emango diogu. Uretan 30 minutuz egosi eta ontzi batean sartu, bertara beste osagaiekin nahastu. Zartagin batean salteatu.

Bukaera

Plater batean típula karamelizatua jarri eta gainean txerri solomo zatiak saltsa pixka batekin eta ondoan, barrengorri itxurako patatak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena