Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Lupia ziape saltsarekin:
Zartagin batean tipulina gurinarekin erregosten jarri eta ondoren onddoak txikituta. Hamar minutu pasatakoan irin pixka bat gehitu, nahastu; ardo txuria eta ura bota eta minutu batzutan kozinatzen utzi. Sutatik kanpo ziape zaharra eta gorringoa ondo nahastu. Gatza jarri eta erreserbatu.
Lupia xerratu, hezurrak kendu eta azal aldetik zartagin batean gorritu olio pixka batekin. Buelta eman eta EGITEN bukatu.
Lekak arrautza egosiekin:
Lekak garbitu eta ur irakinetan egosi 15 minutuz. Ur hotzetara pasa.
Bi arrautzak egosi ondoren, bat zuritu eta ontzi batean sartu. Bertara ziape saltsa koilarakada bat, gatza eta esnea pixkanaka gehitzen joan birrintzen ari garen bitartean. Saltsa krematsu bat lortu arte.
Lekak xukatu, zartaginean olioarekin epeldu eta ozpin txorrotada bat bota. Plater batean jarri eta gainetik ziape saltsa bota eta beste arrautza egosia birrinduta bota / gehitu gainetik.
Lekak tenpuran:
Lekak erditik moztu eta ur berotan galdarraztatu.
Ontzi batean tenpura irina, gatza, urdaiazpiko xerra txikituta eta baratxuri hautsa sartu eta bertara ur hotza gehituko diogu behar dugun loditasuna lortu arte. Lekak bertara bota eta xukatu ondoren, olio berotan frijitu. Paperean xukatu eta gatza jarri.
BUKAERA:
Plater batean lupia jarri eta ziape saltsa gainetik bota. Ondoan lekak tenpuran jarri eta lekak arrautza egosiekin.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa