Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Skrei bakailaoa piperradarekin eta bizkaitar saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Skrei bakailaoa:
  • Skrei bakailao solomoa
  • Arrautza
  • Irina
  • Gatza
  • Baratxuria, 2 ale
  • Oliba olioa
  • Piperrada:
  • Piper gorri bat
  • Piper berdea
  • 2 tipulin
  • Baratxuria, ale bat
  • 2 tomate
  • Bizkaitar saltsa:
  • 3 tipula more
  • Baratxuria, 2 ale
  • 3 tomate
  • Arrain salda
  • Urdaiazpiko hezur zati bat
  • Txorizo-piper mamia, 4 koilarakada
  • Gatza
  • Ogi zahar zati bat
  • Oliba olioa
Prestaketa

Skrei bakailaoa:

Bakailao solomoa makilAtxotan moztu eta irin eta arrautzetatik pasa, jarraian oliotan frijitu. Olioa berotzen jarritakoan, baratxuri aleak frijitzen utzi olioak zaporea har dezan. Bakailao makilAtxoak paperean xukatu eta gatza jarri.

Piperrada:

Barazkiak juliana eran fin-fin moztu eta zartagin batean olioarekin erregosten jarri ondo egin arte. Tomateak birrindu eta mamia bertara gehitu erregosten jarraituz. Bukaeran gazitu / gatza bota / gatza gehitu.

Bizkaitar saltsa:

Eltze batean tipula morea eta baratxuri aleak txikituta erregosten jarri oliorekin. Ondo egina dagoenean, 3 tomateak zatituta, urdaiazpiko hezurra, ogia xigortuta eta txorizo-piper mamia gehitu, sueztitu eta arraiN salda bota ondoren, egosten utzi 20 minutuz. Gero ondo birrindu eta iragazi. Gazitu / gatza bota / gatza gehitu.

BUKAERA:

Plater batean piperrada jarri eta ondoan bakailao makiltxo frijituak. Inguruan saltsa bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena