Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Pistoa arrautza galdarrazta eta ahate urdaiazpikoarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Pistoa arrautza galdarraztatuarekin eta ahate urdaiazpikoarekin:
  • Piper gorri bat
  • Tipulin bat
  • Baratxuria, ale bat
  • Kuiatxo erdi bat
  • Piper-berdea bat
  • Tomate bat
  • Tomate txikitua, 3 koilarakada
  • Piperrautsa
  • Oliba olioa
  • Perrexila
  • Gatza
  • Arrautza bat
  • Ahate urdaiazpiko xerrak
  • Kuiatxo eta gazta opilak:
  • Kuiatxo bat
  • Gazta birrindua, 40 g
  • Arbendola hautsa, 40 g
  • Gatza
  • Kuminoa
  • Baratxuri hautsa
  • Gerezi tomateak burratarekin:
  • 12 gerezi tomate
  • Burrata bat
  • Oregano lehorra
  • Albahaka orriak
  • Gatza
  • Oliba olioa
Prestaketa

Pistoa arrautza galdarraztatuarekin eta ahate urdaiazpikoarekin:

Zartagin batean piper gorria, berdea, tipulina eta eta kuiatxoa karratutan moztuta erregosten jarri olio pixka batekin. Gorritutakoan, tomatea zatitan eta tomate txikitua gehitu eta erregosten jarraitu ondo egin arte. 

Katilu batean plastikoa luzatu eta olioarekin igurtzi. Bertan arrautza jarri, gatza bota eta plastikoarekin itxi. Ur berotan sartu 5 minutuz arrautza kanpotik egin arte. Ireki plastikozko poltsatxoa eta arrautza barazkien gainean jarri.

Ahate urdaiazpikoa xerra finetan moztu.

Kuiatxo eta gazta opilak:

Kuiatxoa birrindu eta gehiegizko ura kendu iragazki batekin. Beste osagaiekin nahastu. Eskuekin forma eman eta labean edo zartaginean gorritu opiltxo hauek.

Gerezi tomateak burratarekin:

Gerezi tomateak erditik moztu eta albahaka txikitu.

BUKAERA:

Plater batean pistoa jarri eta gainean arrautza. Inguruan ahate urdaiazpikoa jarri eta ondoan, gerezi tomateak burratarekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena