Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Barbarinak, txirlak, ilarrak eta saltsa berdea:
Barbarinak xerratu.
Zartagin batean olioa bota eta barbarin buruak eta hezurrak sueztitu. Almaizean baratxuri aleak, perrexila eta gatza sartu eta ondo zanpatu. Nahasketa zartaginera gehitu eta sueztitzen jarraitu. Txakolina bota, murriztu, urarekin estali eta 10 minutuz irakiten eduki. Ondoren iragazi.
Barbarin xerrak erditik moztu hezurtxoak kentzeko, ondoren, oliotan arin frijitu.
Saltsa-berdea:
Zartagin batean olioa bota eta tipulina txikituta erregosten jarri. Bertan patatak xerratan moztuta gehitu, sueztitu eta barbarin salda botata egosi. Patata egosita dagoenean, ontzi batean sartu esne gaina eta perrexil orri batzuekin. Birringailuarekin ondo txikitu, iragazi eta gatza bota.
Ilarrak:
Zartagin batean tipulina txikituta erregosten jarri. Eginda dagoenean, ilarrak gehitu, sueztitu eta berberetxoak sartu. Barbarin salda pixka bat bota, zartagina estali eta berberetxoak irakiten utzi. Ondoren, erreserbatu.
Ozpin olioa:
Osagai guztiak txikitu eta oliba olio eta gatzarekin ondu.
Bukaera:
Plater batean saltsa berde koilarakada on bat jarri. Ondoan barbarin xerrak frijituta eta, aldamenean, ilarrak berberetxoekin. Gainetik ozpin olioa gehitu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa