Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txerri azpizuna
Azpizuna zatitan moztu. Ontzi batean soja saltsa, maizena eta ura sartu, ondo nahastu eta bertan azpizun zatiak sartu, nahastu eta ordu batez hotzean gorde.
Baratxuri aleak ondo txikitu eta zartagin batean gorritzen jarri. Bertara piper-berdea eta tipulina zati ertainetan moztu eta zartaginera bota baratxuriarekin batera erregosten jarraitzeko. Bertara arbendolak bota txigortu daitezen.
Azpizun zatiak xukatu eta arto-irinetik pasa ondoren, oliotan frijitu eta barazkiak dauden zartaginera bota. Pixka bat sueztitu eta saltsa gazi gozoa gehitu eta azpizuna egin arte sutan mantendu.
Saltsa gazi gozoa
Ura berotzen jarri eta bertara azukrea, ketchupa soja saltsa eta arroz ozpina bota. Irakinaldi bat eman. Ontzi batean arto-irina sartu eta ur pixka batekin disolbatu. Saltsara bota loditu dadin. Erreserbatu.
Triku patatak
Patatak zuritu eta karratu handi batean moztu. Makilatxo batzuk patataren inguruan jarrita, patata mozten joango gara makilatxo txiki askoren forma emanda. Ur hotzetan sartu, xukatu eta ondoren irinetatik pasa eta oliotan frijitu. Makilatxoak bata bestetik banandu egin behar dira, frijitu ondoren irekita gera daitezen.
Maionesa gazi-gozoa
Ontzi batean osagai guztiak nahastu eta emultsionatu.
BUKAERA:
Plater batean 2 koilarakada handi txerri azpizun gazi gozoa bota, ondoan triku patata jarri eta horren gainetik maionesa gazi gozoa bota.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa