Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Untxia baratxuriarekin eta patata, arbi eta azalore purea
Osagaiak
  • OSAGAIAK
  • (2 pertsonarentzat)
  • Untxia baratxuriarekin:
  • Untxia
  • Baratxuria, buru bat
  • Erramua
  • Oliba olioa
  • Ezkaia
  • Ardo txuria
  • Gatza
  • Maizena
  • Ura
  • Patata, arbia eta azalore purea:
  • Patata
  • Arbia
  • Aza, erdi bat
  • Baratxuria, ale bat
  • Azalorea
  • Esne gaina
  • Baratxuria, 2 ale
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Gari zainzuriak urdaiazpikoan bilduta:
  • Gari zainzuriak, sorta bat
  • Urdaiazpikoa, 6 xerra
  • Oliba olioa
  • Gatza
Prestaketa

Untxia baratxuri erara:

Untxia zatitu eta zartagin batean olioarekin ondo gorritu. Bertara baratxuri aleak txikituta sartu eta gorritzen hasten direnean, untxi zatiak eta ardo txuria bota. Ondo murrizten denean, ezkaia eta ura bota eta egosten utzi untxia xamurra geratu arte. Salda ez bada lodia geratu maizena pixka bat bota.

Patata, arbi eta azalore purea:

Patata eta arbia zuritu, karratutan moztu eta uretan egosi.

Aza juliana eran moztu eta olio eta baratxuri ale frijitu bat gainetik bota.

Azalorea ondo egosi eta ondoren esne-gainarekin pure bat egingo dugu birringailuaren laguntzaz.

Purea eltze batean jarri eta bertara patata eta arbia sartu azarekin batera eta berotu. Gatza jarri.

Gari zainzuriak urdaiazpikoan bilduta:

Gari zainzuriak lautan moztu.. Launaka hartu eta urdaiazpikoarekin bildu eta zartaginean olioarekin gorritu bi aldeetatik. Gatza jarri.

Bukaera:

Plater batean untxi zatiak saltsarekin jarri. Ondoan patata, arbi eta azalore pure koilarakada bat eta gainean gari zainzuri sorta.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena