Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Arroz krematsua:
Sekretu iberikoa laukitan moztu eta arroza egingo den lapikoan gorritu. Ondoren atera.
Arroz odolkia moztu eta lapiko berean gorritu. Gorde.
Tipula morea txikitu eta gorritu. Ondoren tomate birrindua eta piperrautsa gehitu. Azafraia bota. Arroza gehitu eta kozinatu. Bertara hasieran gorritutako sekretua gehitu. Salda bota eta utzi arroza egin arte.
Pikillo piper hummusa:
Pikillo piperrak arroza egingo den ontzian olioarekin gorritu eta birringailuaren ontzian sartu. Pikillo piper batzuk gorde plateraratzeko unean apaintzeko. Beste osagaiak ere bertan sartu eta pure fin bat egin.
Alioli torrada:
Ogi xerrak moztu eta zartaginean gorritu.
Ontzi batean aliolia egin eta, ondoren, ogi torradan, horren koilarakada bat jarri.
Bukaera:
Plater batean arroza jarri. Gainean pikillo piper hummusa. Odolki zatiak eta pikillo piperrak gainean. Albo batean alioli torrada.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa