Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Brioche ogitartekoa:
Piper gorriak olio pixka batekin osorik labean erre 200ºC-tara 25 minutuz. Ondoren 5 minutuz plastikozko paperarekin estali eta zuritu. Barrengorriak xerratu eta zartagin batean olioarekin salteatu. Txekor azpizuna xerratan gorritu. Brioche ogia goitik moztu erdiraino.
Tipula frijitua:
Tipula zuritu eta juliana eran moztu. Esnetan utzi 10 minutuz. Ondoren xukatu eta irina, piperrautsa, gatza eta baratxuri hautsa nahastuta dauden ontzi batean sartu eta hortik frijitzeko oliora bota eta bertan frijitu.
Baratxuri erre emultsioa:
Baratxuri buruari txortena moztu, oliba olioa gainetik bota eta aluminiozko paperarekin bilduta laberatu 180ºC-tara 25 minutuz. Ondoren, mamia ontzi batean sartu eta beste osagaiak bertan nahastu eta birringailuarekin emultsio bat egin.
Bukaera:
Brioche ogia zartaginean gorritu eta, egin den ebakian piper gorria zatituta sartu ondoren, barrengorriak, azpizun xerra eta tipula frijitua sartu. Baratxuri erre koilarakada batekin dena estali eta gainean uraza eta tomate txikituarekin bukatu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa