Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Txipiroiak tipula eta patatekin kozinatuta arroz salteatuarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Txipiroiak tipularekin:
  • - Txipiroiak, 300 g
  • - Tipulinak, 3
  • - Piper-berdea, erdi bat
  • - Patata
  • - Piperrauts gozoa, koilarakadatxo bat
  • - Piperrauts mina, koilarakadatxo bat
  • - Ardo zuria, txorrotada bat
  • - Perrexila
  • - Oliba olioa
  • - Arrain salda
  • Arroza salteatuta barazki erreekin:
  • - Arroza, 150 g
  • - Baratxuria, ale bat
  • - Salda 350g
  • - Alberjinia
  • - Piper-berdea, erdi bat
  • - Tipulina
  • - Piper gorria
  • - Tomatea
  • - Oliba olioa
  • - Gatza
  • Txipiroi tinta maionesa:
  • - Arrautza
  • - Gatza
  • - Oliba olioa
  • - Limoi zukua
  • - Txipiroi tinta, koilarakadatxo bat
Prestaketa

Txipiroiak tipularekin:

Txipiroiak garbitu eta, handiak badira, zatitu. Gorritu olio pixka batekin. Atera eltzetik.

Eltze batean tipulinak eta piper-berdea zatituta erregosten jarri. Eginda daudenean, txipiroiak gehitu eta bertan gorritzen utzi. Orduan, piperrautsak gehitu eta ardo zuria. Patata ere sartu, zatituta, eta dena egosten utzi 25 minutuz egin arte. Gatza eta perrexila txikituta jarri.

 

Arroza salteatuta barazki erreekin:

Alde batetik barazki guztiak zurituta, eta makilatxotan moztuta erretilu batean luzatu, olioa eta gatza gainetik bota eta laberatu 180ºc-tara 20-25 minutuz.

Zartagin batera txorrotadatxo bat olio bota eta baratxuri ale bat txikituta gorritzen jarri, arroza gehitu eta sueztitu. Salda bota eta irakiten hasten denean 5 minutuz indarrez irakiten eduki eta ondoren labeko paperarekin estali, sua jaitsi eta beste 12 minutuz egosi.

Barazkiak eginda daudenean ontzi batean sartu, gatza, perrexil txikitua eta txorrotada bat oliba olio bota eta nahastu. Barazki hauek arrozaren gainean jarri.

 

Txipiroi tinta maionesa:

Osagai guztiak ontziratu eta birringailuarekin maionesa bat egin.

 

Bukaera:

Plater batean txipiroiak jarri eta ondoan arroza. Gainean koilarakada on bat barazki botata. Ingurutik txipiroi tinta maionesa luzatu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena