Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Arkumea txilindroi erara:
Arkume besoa zatitu, gatza bota. Irinetatik pasa eta zartagin edo eltze batean gorritu olioarekin. Bertan, tipulina, tipula gorria eta baratxuri aleak txikituta erregosten jarri. Ondoren tomate heldua birrinduta bota, murriztu eta gehitu txorrotada bat ardo zuri. Hau ere murriztu eta piper txorizeroaren mamia gehitu eta dena ondo sueztitu. Gorritutako arkume zatiak sartu eta saldarekin estali. Egosten utzi 30 minutu gutxi gora behera su txikian. Bukaeran limoi azal birrindura gehitu eta gatz puntuan dagoen jakiteko probatu.
Patatak perretxikoekin salteatuta:
Patatak zuritu eta karratutan moztu ondoren, oliotan konfitatu lehenengo su baxuan eta amaitzeko su altuan zarakarra egiteko.
Perretxikoak zatitu eta zartagin batean salteatu.
Baratxuri aleak txikitu eta zartagin batean gorritzen jarri, ondoren bertara patata karratuak eta perretxikoak bota eta dena ondo salteatu eta gatz puntuan jarri.
Batata makilatxoak frijituta:
Batata zuritu, makilatxotan moztu eta oliotan frijitu. Ondoren xukatu eta hautsezko elementu guztiak nahastu ondoren, batatari bota eta ondo nahastu. Gatza bota.
Bukaera:
Plater batean arkumea txilindroi erara errazio bat jarri eta ondoan bere lagungarriak.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa