Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Jogurt saltsa:
Ontzi batean jogurta bota eta baratxuri alea birrindu bertara. Menta orriak txikitu eta elkartu. Gatza bota eta ondo nahastu.
Piperrauts gurina:
Gurina epeltzen jarri eta piperrautsak, pipermina, kuminoa eta gatza bota. Epelean mantendu.
Belar olioa:
Almaizean, olioa eta ozpina ezik, osagai guztiak sartu, ondo txikitu eta olio eta ozpinarekin nahastu.
Pinaziak zartaginean txigortu.
Arrautza ur bero eta ozpina duen eltze batean galdarraztatu.
Patatazko opilak:
Patatak egosi ondoren, hagaxkarekin zanpatu. Esnea eta gatza gehitu eta birringailuarekin pure bat egin. Ondoren irina, baratxuria txikituta eta perrexila txikituta gehitu eta, ore bat egin ondoren, egoten utzi 20 minutuz. Zatitan banatu eta, irinaren laguntzarekin, luzatu talo bat bezala. Zartagin batean olio pixka batekin gorritu.
Ziazerba orriak frijituta:
Olioa berotu eta ziazerba orriak bertara bota. Segituan tapa jarri zipriztinak amaitu arte eta, frijituta daudenean, paperean xukatu eta gatza jarri
Bukaera:
Plater sakon batean jogurt saltsa bota. Erdian arrautza galdarraztatua jarri eta gainetik belar olioa, piperrauts gurina eta pinaziak bota. Ondoan bi patata opil jarri eta arrautzaren gainean ziazerba orriak frijituta.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa