Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Tolosako babarrunak bere sakramentuekin eta arroz esnea karamelizatua
Osagaiak
  • Tolosako babarrunak bere sakramentuekin:
  • Tolosako babarrunak, 500 g
  • Ura, 3 litro
  • Aza bat
  • Tipula morea
  • Baratxuria, ale bat
  • Tipula odolki bat
  • Porrua, zati bat
  • Txerri saiheskia
  • Txorizoa
  • Ibarrako piparrak ozpinetan
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Arroz esne karamelizatua:
  • Esnea, 300 g
  • Esne gaina, 375
  • Arroza, 50 g
  • Azukrea, 90 g
  • Gurina, 40 g
  • Gorringo bat
  • Kanela, adar bat
  • Limoi azalak, 2
  • Karamelizatzeko azukrea
  • Menta orri batzuk
Prestaketa

Tolosako babarrunak bere sakramentuekin:

Lehenengo babarrunak egosten jarriko ditugu ura, txorrotada bat oliba olio eta tipula morea txikituarekin. Irakiten hasten denean, 5 minutuz utzi eta ondoren tapa jarri eta su txikian egin arte utziko ditugu. Egosten dauden bitartean, lapikoa mugitzen joango gara. Eginda daudenean, gatza jarriko diogu.

Eltze batean, porru zati batekin odolkia egosten jarriko dugu 20 minutuz.

Beste eltze batean, aza egosiko dugu. Ondoren zartagin batean baratxuri alea xerratuta olioarekin gorritzen jarriko dugu eta aza gainera botako dugu. Gatza jarri.

Txorizoa ere uretan egosi eltze batean 20 minutuz.

Saiheskia berdin ur eta gatzarekin egosiko dugu bigundu arte. Ondoren zartagin batean olioarekin pixka bat gorritu.

Arroz esne karamelizatua:

Eltze batean esnea, esne gaina, kanela adarra eta limoi azalarekin irakiten jarri. Ondoren arroza uretan garbitu eta eltzean sartu. Irakiten hasten denean, sua jaitsi eta 25 minutuz egosten utzi. Krematsu dagoenean, azukrea botako dugu. Oso poliki nahastu eta ondoren sutatik kanpo gurina zati txikitan eta gorringoa botako diogu. Oso poliki nahastu eta ontzian hozten utzi. Gogortzean, azukrea gainetik bota eta suarekin karamelizatu.

Bukaera:

Alde batetik babarrunak aurkeztu bere sakramentuekin eta platertxo batean Ibarrako piparrak jarri txorrotada bat oliba oliorekin.

Eta ondoan ontzi bat arroz esne karamelizatua.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena