Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Arroz frijitua arrautza eta bruselazarekin eta tomate erre saltsa
Osagaiak
  • Arroz frijitua:
  • Arroz luzea, 200 g
  • Arrautzak, 2
  • Soja saltsa, 2 koilarakada
  • Hirugiharra, 2 xerra
  • Tipulin adar-berdea
  • Oliba olioa
  • Gatza
  • Jengibrea, zati bat
  • Baratxuri freskoa, 2 ale
  • Bruselazak salteatuta:
  • Tipulina
  • Bruselazak, 12
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Tomate eta baratxuri erre saltsa:
  • Cherry tomateak, 150 g
  • Baratxuria, buru erdi bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Mozzarella oso bat
  • Perrexila, orri batzuk
Prestaketa

Arroz frijitua

Eltze batean ur irakinean arroza egosiko dugu 14 minutuz. Zartagin bat ondo berotu eta hirugihar zatiak txikituta bota oliba olio pixka batekin. Ondo berotu denean eta hirugihar zatiak ondo gorrituta daudenean, 2 arrautzak bota eta, frijitzen hasten direnean, espatula batekin arrautzak apurtzen hasi eta, ondoren, arroza bota. Ondo nahastu azkar mugituaz eta soja saltsa bota, baita jengibre birrindu pixka bat, tipulin adar-berdea eta baratxuri freskoa txikituta ere. Ondo nahasten jarraitu arroz aleak gorritu arte.

Bruselazak salteatuta

Bruselazei lehenengo orria kendu eta uretan egosi. Zartagin batean tipulina txikituta erregosten jarri karamelizatu arte. Bruselazak egosita daudenean, uretan hoztu, xukatu eta lautan moztu. Tipulina dagoen zartaginera bota eta dena ondo salteatu. Gatza bota.

Tomate eta baratxuri erre saltsa

Erretilu batean cherry tomateak eta baratxuri burua erditik moztuta jarri. Olio pixka bat bota eta laberatu 180ºC-tara gorritu arte. Ondoren, ontzi batean sartu mozzarella gaztarekin eta ondo birrindu. Perrexil txikituarekin amaitu.

Bukaera

Plater batean arroza jarri eta gainean bruselazak salteatuta. Ingurutik tomate erre saltsa jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena