Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Kubako sandwicha:
Ogia erditik moztu eta ziapea igurtziko dugu bi aldeetan. Ondoren osagaiak jartzen joango gara. Lehenengo urdaiazpiko egosia, ondoren salamia, solomo errea, gazta eta ozpin luzokerra. Ogitartekoa itxi eta kanpotik gurinarekin igurtziko dugu eta labetxoan ogitartekoa txigortu.
Patata sareak:
Patata pure maluta ontzi batean sartu eta bertara ur beroa botako dugu. Gazta birrindua eta olio koilarakada ere gehituko ditugu eta koilara batekin ondo nahastu. Gozogintzako zorro batean sartu eta erretilu batean sareak egin. Gainetik gatza eta olioa igurtzi eta laberatu 200ºC-tara 15-20 minutuz kurruskari geratu arte. Labetik ateratzean, izar-anisa hautsan gainetik bota.
Ketchup, maionesa eta ziape saltsa:
Osagaiak ontzi batean nahastu.
Toscanako entsalada:
Galeper arrautzak egosi 4 minutuz uretan.
Osagai guztiak moztu eta ontzi batean nahastu. Gozatzeko, ontzi batean limoi azal birrindua eta zukua, gatza, albaka orriak, oregano lehorra eta oliba olioa nahastu.
Bukaera:
Erretilu batean ogitartekoa, patata sareak eta entsalada aurkeztu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa