Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Untxi eskabetxatua arto tortillarekin eta kuiatxoa frijituta
Osagaiak
  • Untxi eskabetxatua:
  • -Untxia, erdi bat
  • -Baratxuria, ale erdi bat
  • -Tipula
  • -Azenarioa
  • -Apioa, adar bat
  • -Erramu orriak, 2
  • -Piperbeltza, 10 bola
  • -Oregano lehorra, koilarakada bat
  • -Piperrautsa, koilarakada bat
  • -Gatza
  • -Ardo txuria, 60 g
  • -Sagar ozpina, 100 ml
  • -Oliba olioa, 200 g
  • Arto tortilla:
  • -Arto gozoa, 300 g
  • -Esne gaina, 125 g
  • -Arrautza
  • -Azukrea, koilarakada bat
  • -Arto irina, 50 g
  • -Gatza
  • -Gurina
  • Kuiatxoa frijituta:
  • -Kuiatxoa
  • -Irina
  • -Gatza
  • -Piperrautsa
  • -Frijitzeko olioa
  • -Perrexila
Prestaketa

Untxi eskabetxatua:

Eltze batean untxi zatiak gatzituta olioarekin gorritu eta atera bertatik.

Eltze horretan tipula, apio adarra, azenarioa karratutan moztuta, oreganoa, erramua, piperbeltz bolak eta baratxuri aleak bota eta 5 minutuz sueztitu. Untxi zati gorrituak gehitu, piperrautsa ere ardo txuriarekin batera eta, murrizten utzi ondoren, ozpina gehitu eta kozinatu 20-30 minutuz. 24 orduz egoten utzi.

Denbora igaro ondoren, ontzi batean barazki erdiak sartu eta birringailuarekin txikitzen ari garen  bitartean, egosketako zukuak botatzen joan emultsio bat egin arte. Untxiari hezurrak kendu.

Arto tortilla:

Ontzi batean arto gozoa xukatuta, esne gaina, arrautza, azukrea, arto irina, eta gatza sartu eta birringailuarekin txikitu. Zartagin batean gurina urtu eta prestaketa bota. bi aldetatik gorritu.

Kuiatxoa frijituta:

Kuiatxoa xerratan moztu, irinetatik pasa. Olio berotan frijitu. Xukatu eta gatza eta piperrautsa jarri.

Bukaera:

Plater batean arto tortilla  jarri eta gainean untxia bere barazkiekin. Gainetik emultsioa bota eta ondoan alberjinia frijituak jarri. Perrexil txikituarekin amaitu.

 

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena