Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Zapoa arbi xerratan bilduta:
Zapoa garbitu. Arbia zuritu eta xerra luze eta finetan moztu. Uretan galdarraztatu eta paperean xukatu. Zapoa xerra horiekin bildu eta zartagin bero batean olioarekin alde guztietatik gorritu.
Arbi saltsa:
Zartagin batean tipulina juliana eran moztuta erregosten jarri olioarekin. Ondoren arbia moztuta gehitu eta sueztitu. Ura pixkanaka bota egosi dadin bigundu arte. Ondoren birrindu eta gurina gehitu. Gatza jarri.
Apio remouladea:
Lekak juliana finean moztu eta uretan galdarraztatu. Apioa zuritu, xerratan moztu eta hori juliana finetan moztu, pospoloak izango balira bezala. Bi barazkiak ontzi batean sartu ozpin luzoker zati txiki batzuekin batera.
Beste ontzi batean gorringoa, limoi zukua, ozpina, gatza, ziape saltsa eta olioa sartu eta maionesa bat egin. Barazkiekin nahastu. Tipulin adar txikituak bota.
BUKAERA:
Plater batean saltsa luzatu, gainean zapoa jarri eta, ondoan edo beste ontzi batean, remouladea aurkeztu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa