Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Bieirak hirugiharrean bilduta:
Bieirak hirugiharrarekin bildu eta zartaginean gorritu.
Onddo pastela:
Onddo txapelak lauki txikitan moztu eta zartagin batean su altuan oliba olioarekin gorritu.
Beste zartagin batean baratxuri alea eta onddo enborrak txikituta gorritu. Ontzi batera gehitu esne gaina eta arrautzarekin eta birrindu. Bertara onddo zatiak gehitu.
Molde bat gurinarekin eta irinarekin igurtzi. Bertara onddo pastela sartu. Labean sartu 160ºC-tara 24 minutuz (mixto).
2 onddoak eta baratxuri freskoak makiltxotan moztu eta zartaginean gorritu oliba olioarekin.
Foie-gras krema:
Zartagin batean gurinarekin tipulatxak txikituta gorritu. Foie-grasa bota eta ondo kozinatu. Salda gehitu. Ondoren esne-gaina gehitu eta irakitean guztia birrindu.
Zartagin batean foie-gras xerrak laukitan eta gaztainak zatitan gorritu. Saltsara gehitu.
Hurra eta albertxiko lehor olioa:
Hurrak labean edo zartagin batean txigortu. Txikitu.
Albertxikoak txikitu. Menda orriak txikitu.
Osagai guztiak ontziratu eta nahastu..
Garun arrautzeztatua:
Arkume garuna egosi kazola batean azenarioa, porrua, gatza eta piperbeltzarekin. Egosita dagoenean xerratan moztu eta arrautzeztatu. Zartagin batean gorritu.
BUKAERA:
Onddo pastela luzeran moztu eta plater batean 2 zati jarri. Gainean bieira hirugiharrarekin bilduta, onddo salteatua eta baratxuri freskoak jarri. Alboan saltsa jarri eta hurra eta albertxiko lehor olioarekin amaitu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa