Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Bigarrenak

Ahate sagar brotxeta portobello barrengorri carpaccioarekin eta mozzarella bola frijituak
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Ahate eta sagar brotxeta:
  • Ahate bularra
  • Sagarra
  • Eztia, 100 g
  • Izar-anis hazia
  • Kanela adar bat
  • Gatza
  • Oliba olioa
  • Portobello barrengorri carpaccioa:
  • 6 portobello barrengorri
  • Idiazabal zati bat
  • Errukula, sorta bat
  • Eztia, 2 koilarakada
  • Soja saltsa, koilarakada bat
  • Oliba olioa, 3 koilarakada
  • Laranja bat
  • Mozzarella bola frijituak:
  • Mozzarella txikia, 10 bola
  • Irina
  • Arrautza
  • Ogi birrindua
  • Frijitzeko olioa
Prestaketa

Ahate eta sagar brotxeta:

Zartagin batean eztia berotzen jarri irakin arte. Espezia guztiak gehitu eta berotzen utzi 5 minutu.

Ahate bularrari gantz guztia kendu eta dadotan moztu. Sagarra zuritu eta tamaina berdineko dadotan moztu eta brotxeta batzuetan sartu bata eta bestea tartekatuz. Zartagin bat berotzen jarri, olio pixka bat bota eta brotxetak bi aldeetatik gorritu. Eztiarekin egindako nahasketa brotxeta guztitan igurtzi eta berriro zartaginera bueltatu egiten bukatu arte.

Portobello barrengorri carpaccioa:

Barrengorriak garbitu eta xerra finetan moztu ondoren, plater batean luzatu carpaccio modura.

Ontzi batean eztia, oliba olioa, soja saltsa, laranja erdiaren zukua,  laranja birrindura, laranja zatiak eta gatz pixka bat bota eta ondo nahastu. Hau barrengorrien gainetik bota eta ondoren errukula orri  eta gazta xafla batzuk banatu.

Mozzarella bola frijituak:

Mozzarella bolak paperean xukatu eta birrineztatu. Olio berotan frijitu eta berriro xukatu.

 

BUKAERA:

Carpaccioa egin dugun platerean, brotxetak jarri eta ingurutik Mozzarella bolak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
  • EiTB TALDEA

    Batzen gaituzten emozioak

    0:22

    EITBren Arreta Zerbitzu berria

    EITB Media

    900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.

    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena