Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Moxala barrengorri gainerretuekin:
Zartagin batean tipulina juliana eran olioarekin ondo erregosi.
Lurrezko ontzi batean tomate frijitua bota eta barrengorriak erditik moztuta zabaldu. Belar aromatikoak txikituta gehitu, esne-gaina eta mozzarella gaztarekin estali. Laberatu ondo gainerretu arte.
Moxala zati luze eta txikitan moztu eta, zartagin bat ondo berotu ondoren, bertan gorritu azkar azkar eta gatz puntuan jarri. Tipulinarekin nahastu.
Shitake perretxikoa marinatuta:
Perretxikoak xerra finetan moztu. Ontzi batean marinadarako osagaiak nahastu eta bertara perretxiko xerrak bota. Ordu betez barruan eduki, ondoren zartagin batean olioarekin gorritu pittin bat.
Moxal xerra tartarra:
Kazola batean baratxuri aleak konfitatu.
Ontzi batean arrautza sartu eta ziape saltsa eta olioarekin emultsionatu. Ketchupa, saltsa ingelesa eta tabaskoarekin nahastu.
Baratxuria oliotan konfitatu.
Moxal haragia labanarekin ondo txikitu eta tipulin txikitua eta kaparrekin nahastu. Lehen egindako emultsioarekin elkartu eta ondo nahastu. Ogi txigortuan baratxuri konfitatua igurtzi eta moxal xerra tartarra gainean luzatu. Galeper gorringo eta gatza gainean jarri. Perrexil txikituarekin amaitu.
Bukaera:
Plater batean moxala tipularekin jarri eta ondoan barrengorriak gainerretuta. Shitake perretxiko marinatuak gainenik bota.
Erretilu batean xerra tartarra ogi txigortuan jarri.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa