Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Txerri azpizuna hirugiharrean bilduta
Almaizean ziape saltsa zaharra, kakahuete txigortuak, baratxuri ale bat eta 2 salbia orri sartu eta ondo txikitu.
Zartagin batean tipulatxa eta baratxuri aleak txikituta erregosten jarri, ondoren barrengorriak txikituta gehitu eta erregosi. Hirugihar xerrak bata bestearen ondoan jarri eta gainean barrengorri orea luzatu eta azpizuna jarri. Hirugihar xerrekin bildu. Ondoren, zartagin beroan gorritu eta labean egiten bukatu. 3-4 zentimetroko lodierako xerrak moztu.
Irasagar saltsa
Tipulina txikituta erregosten jarri gurinarekin. Irasagarra zatitan gehitu eta bigundu ondoren, esne gaina gehitu. Irakitean birrindu eta gatza jarri.
Kuiatxoa, sagarra eta mahaspasak salteatuta
Tipula eta baratxuria juliana eran moztuta zartagin batean salteatzen hasi olioarekin. Kuiatxoa gehitu eta salteatzen jarraitu. 5 minutuz kozinatu. Mahaspasak eta Sagarra karratutxotan moztuta gehitu. Jengibre birrindua eta limoi zukua bota. Gatza jarri. Nahastu eta 10 minutuz kozinatzen eduki. Bukaeran perrexil txikitua bota.
Batata röstia
Batata zuritu eta birringailuarekin xafla finak egin. Gatza bota. Zartagin bat berotzen jarri eta gurin zati bat bota. Zartagina ondo koipeztatu ondoren, batata birrindua luzatu eta gorritu arte bertan mantendu. Buelta eman eta berdina egin. Gurin gehiago behar badu bota.
Bukaera
Plater batean bi txerri azpizun zati jarri, ondoan batata röstia. Kuiatxoa, sagarra eta mahaspasak jarri salteatuta eta irasagar saltsa alboan.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa