Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Legatza ondarrutar erara:
Zartagin batean olioa jarri eta bertan legatza gatzarekin gorritu. Beste zartagin batean olio dexente bota eta bertara baratxuri atalak xerratuta, pipermina txikitua, limoi zukua eta txirlak bota. Txirlak irekitzean kanpora atera eta oskoletik haragia atera. Legatza sartu eta koilara batekin olioa legatzaren gainetik botatzen joan hezurretik askatu dadin. Txirlen haragia gehitu.
Azalore opilak:
Azalorea uretan egosi bigundu arte. Xukatu, ontzi batean sartu eta hagaxkarekin zanpatzen joango gara eta arrautza, tipulin adarra eta gatza gehituko dizkiogu ore bat egin arte.
Molde batzuetan sartu forma emateko, erdian txulotxo bat egin eta bertan urdaiazpikoa eta 2-3 mozzarella gazta bolatxo sartu. Labera sartuko ditugu gainerretu arte.
Alioli berdea:
Osagai guztiak ontzi batean sartu eta birringailuarekin emultsio bat egin.
Bukaera:
Plater batean legatza eta txirlak jarri eta bere saltsa gainetik bota. Ondoan azalore opilak eta inguruan alioli berdea. Tipulin adar txikituarekin amaitu.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa