Bigarren platerak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB
Oilasko izter duruma:
Ontzi batean marinada egingo dugu. Horretarako greziar jogurta, kanela hautsa, limoi baten zukua, oliba olioa, jengibre hautsa, gatza, piperbeltza, kumino hautsa eta baratxuri alea birrinduta nahastu. Egoten utzi.
Mahai gainean edo taula baten gainean film plastikoa jarri, gainean oilasko izterrak azala kenduta, zabaldu, film plastikoarekin estali eta zanpatu. Oilasko izterrak marinadan sartu eta gorde hozkailuan.
Bi tipula zuritu eta erditik moztu.
Labeko erretilu batean duruma prestatuko dugu. Metalezko bi broxetetan tipula erdia sartuko dugu. Gainean oilasko izterrak jartzen joango gara bata bestearen gainean. Azkenik tipula erdi batekin amaituko dugu. Laberatu 190ºC-tara 30-40 minutuz. Haragia eginda dagoenean txikitu.
Saltsa gorria:
Tipulin adar-berdea xerratan moztu eta ontzi batean sartu beste osagaiekin, nahastu.
Saltsa txuria:
Ontzi batean osagai guztiak sartu eta nahastu.
Durum orea:
Osagai guztiak elkartu eta ore bat egin. Egoten utzi hotzean 20 minutuz. Ondoren zati bat hartu. Eta ondo luzatu borobil forma emanez. Zartagin bero batean bi aldeetatik gorritu.
Bukaera:
Durum ore gainean oilaskoa xerratan jarri eta gainean bi saltsak bota. Kukulua, tomatea eta luzoker xerrak jarri eta bildu. Aluminiozko paperarekin tolestu eta zartaginean berotu eta gorritu. Ondoren erditik moztu jateko.
EiTB TALDEA
EITB Media
900 11 2525 doako telefonoan eta eitb.eus/arreta orrian jasotzen diren kontsulta, kexa eta iradokizunak sistema bateratu berri baten bidez kudeatuko dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa